ZER da LAMIAKO MASKARADA?

Lamiako Maskaradak duen mezua ulertzeko, desberdindu egin behar dira hasieratik Maskarada eta Ihauteriak askotan nahasten baitira. Biek paganismoa dute amankomunean, baina Garizumaren hasieran izaten dira eta elementu bat sutara botatzen dute erruak ordaintzeko; Maskaradan, aldiz, elementu hori ez da behar eta edozein sasoian egin daiteke, nahiz eta solstizioak, ekinozioak eta maiatzako jaiak sasoi aproposak diren.

Maskarada ostiralean ospatzen da, maiatzaren azken ostiralean, hain zuzen, eta honek azalpen ugari ditu. Tradizioari jarraituz egun hau zeruari eskeinita zegoen eta hilargiaz erlazionaturik. Ostirala akelarre eguna da eta egun honetan Mariren senarra, Sugaar, honi orraztera joaten zen bere kobazulora. Sinismenek esaten dute, egun honetan, hilargiaren argiz eta bide-gurutzetan pertsona sorginduen gauzak erre behar direla.

Eta ostirala Lamiakoko jaien lehenengo egunaizan ohi da.

Zergatik ez aprobetxatu kondairek esaten dutena eta Maskarada ostiralean kaleratzea, jaiak hasten direnean?