Ezkontza

Atzo gure Sugaar, Ander, eta Laura ezkondu egin ziren. Jakina, Lamiako Maskarada taldeko partaide asko beraiekin egon ginen, Lamiadantza pilo bat dantzatu genituen eta egunean zehar adarraren soinua entzun genuen.

ZORIONAK BIKOTE!


Oporrak

Hainbeste gauza prestatu ondoren, gero arte esaten dizuegu!!!


Lamiako Maskarada alde batera utziko dugu. Hurrengo urtekoa prestatzen hasi arte....OPORRAK!



zelako altxorra!

Maskaradaren sortzaile artistikoaren web gunean lehendabiziko antzezpenean ateratako argazkiak ikus ditzakezue. Hemen partekatzen ditugu, baina Raymond-en webgunea bizitatzera animatzen zaituztegu eta bere lan guztien informazioa aurkituko duzue.

(http://www.jlraymond.com)

Mila esker Raymond!!!