Taldeko Antolatzaileak

Maskarada kaleratzeko laguntzaileen lana ezinezkoa denez gero, ahal dugun guztietan beraien beharra azpimarratzen dugu. Era berean, gure jaia ospatzeko eta dena behar den moduan atera dadila, antolatzaileen lanak kriston garrantzia dauka. Dakizuenez azken urte hauetan Arene Albizu eta Arkaitz Correa taldeko arduradunak izan dira eta urte osoan zehar biek pilo bat lan egiten dute: dirulaguntza eskaera, jantziak berritu, txanoak apaindu,... Berritasun berezi bezala, aurten erraldoien jantzi berriak lortu egin dituzte eta aste batzuk barru zuek guztiak ikusiko dituzue.

Gero eta zailagoa da gauza guztiak antolatzea zeren eta, Maskaradaz gain, antolatzaileek euren lana eta bizitza baitituzte eta Lamiako Maskarada aurrera eramateko dirudien gauza baino gehiago egin behar dira.


Beraz, beti esaten dugunez, MILA ESKER Maskaradan parte hartzen duzuen guztioi, bereziki laguntzailei eta antolatzailei.

Gora Lamiako Maskarada!!!

Maiatzak 1

Hurrengo igandean (Maiatzak 1) ez dugu entsegurik izango. Maiatzak 7an azken bolada hasiko gara eta gogora ezazue LARUNBATA dela, hau da, asteburu horretan bi egun jarraian elkartuko gara, bai larunbatean bai igandean, fanfarrearekin batera.

Gero eta gutxiago #LamiakoMaskarada2016 gozatzeko!

Erraldoien Aldaketa

Lamiako Maskarada jaio zenetik, erraldoiak atera ditugu jaia berezi hau ospatzeko. Hasiera batean taldeak egindakoak ohi ziren, baina denbora pasa ahala gure erraldoiek zeharo aldatu dute. Izan ere, iaz Udalaren dirulaguntzaren bidez Iruneko artisauek (Garate eta Benito, http://gigantes-garate.com/) kriston erraldoi politak egin zituzten. Arrakasta handia izan arren, erraldoien jantziak ez ziren gure gustokoak eta horregatik aurten aldatu egingo ditugu. Dagoeneko jantziak erabiltzeko prest daude eta izugarri gustatzen zaizkigu. Halaber zuen gustokoak izatea espero dugu!! Berriro azpimarratzen dugu taldeko partaideok asko ezkertzen dugula laguntzaileen lana erraldoiak eramaterakoan.

Gora Lamiako Maskarada!



4.000 lagun Facebook webgunean!

Astiro astiro gero eta gehiago gara Facebook webgunean. Gaur 4.000 lagun kopurua pasatu egin dugu.

MILA ESKER Lamiako Maskarada jarraitzeagatik!!!



Urte Zoragarri Haietan...

Lamiako Maskarada orain antolatzen dugunok noizean behin atzerantz begiratzen dugu gure taldeko momenturik zoragarrienak gogoratzeko. Bazegoen garai bat non Rosana eta Ainhoa taldeko antolatzaileak zirela eta urte haietan kriston ondo pasatu genuen: Mari (Bea), Sugaar (Arkaitz), Prudentzia (Miren, Mónica), Maiatza (Gari, Aitor), Ieltsu (Igor), Lamiak (Arene, Aintziñe, Elsa, Nerea, Maider, Zuberoa, Vicky, Maria, Ana, Edurne, Laura, Olaia ..), Mendi (Fredy, Javi), Inguma (kardi), Aker (David), Galtzagorri (Iñaki, Galder), Onestarri (Unai), Su (Alex), Ostadar (Aritz), Zankoak (Aritz, Asier, Aitor, Nene, Aginaga, Felix, Jose, Wiltros, ...) eta jende gehiago...Urte zoragarri haietan Lamiako Maskarada oso TALDE polita ohi zen eta denok parte hartzen genuen antolatzen ziren gauza guztietan.

Gaur garai horretan oroitzen gara nostalgia handiarekin eta horregatik gaurko argazkiak urte haietan ateratakoak dira.

Gora Lamiako Maskarada!