5. Entsegua

Lamiakoko Antzokiak uholdeak izan dituen arren, kalean egin dugu entsegua. Elektrizitaterik ez genuenez, auto batekin egin dugu entsegua. Lamiako Maskarada ez da inoiz geldi geratzen!






 



Itoginak Lamiakoko Antzokian

Lamiakoko Antzokiaren egoera tamalgarria da. Gaur, entsegura joatean, urpean aurkitu dugu. Udalari deitu diogu (Leioako udaltzaingoari), baina igandean ezer egiterik ez dutela esan digute. Kubo bat zegoen iristean, beraz norbaitek bazekien aurretik gertatzen ari zena. Etengabe ura botatzen ari den arroila bat dago, eta sabaia erortzen ari da.

Iaz gauza bera gertatu zen eta urtebete igaro ondoren argi dago Udalak ez duela arazoa konpondu nahi izan. 

40 urte baino gehiagoko talde batek lokal duin bat merezi du!
 
Penagarria da talde kultural bat halako egoeran egotea!