Badator kantu afaria!


http://berbalamineuskeraz.blogspot.com


Aurtengo kantu afaria Martxoaren 23an ospatuko du Berbalamiñe Euskara Elkarteak eta sorpresaz beterik etorriko da! 19:30ean Oxabi taldearen musikarekin poteoa egingo dute Xcaret tabernatik hasita. Eztarriak berotzeko onena!
21:30ean Kantu afaria Betiko ikastolan.
Afarirako tiketak hurrengo astean jarriko dituzte salgai ohiko lekuetan. Afaria 20 euroan jarri dute eta Berbalamiñeko bazkideentzat 18 euroan.

Zuk ere parte hartu nahi duzu? Bidali mezu bat euren helbidera: berbalamine@yahoo.es eta zurekin jarriko dira harremanetan.

Hasi eztarriak berotzen!


http://berbalamineuskeraz.blogspot.com