47. Edizioa

Urte osoan zehar lan egin ondoren, atzo #LamiakoMaskarada2025 ospatu genuen. Euria egin arren, dudarik gabe, MUNDIALA izan zen eta berriz ere gure auzoaren izaera eta nortasuna ospatu genuen!

Bagara jende asko taldean lan egiten duena baina Maskarada eguna aurrera eramateko pertsona asko hurbiltzen dira taldeari laguntzeko. Beraz bihotzez eskertzen dugu LAGUNTZAILE guztien lana, ZUEN LAGUNTZA BARIK EZIN IZANGO GENUKE LAMIAKO MASKARADA OSPATU. 

ZORIONAK gure belaundaldi berriari, goi-mailako ekitaldia egin zuten atzo!

Eta bukatzeko gogoratzen dizuegu Maskarada herritik eta herriarentzat sortu zela, beraz goza dezagun eta zaindu dezagun tradizio hau. Era berean, balora dezagun ilusioz beteriko BELAUNALDI GUZTIEN lana proiektuarekin aurrera jarraitzeko. Bizitza bi egun dira, hobe dantzan eta irribarrez pasatzea!
 


 

HERRI BAT GARA GU, ETA HAU GURE HISTORIA ETA GURE OHITURAK DIRA!

ALTZA DENOK! 

Hiruka egunkarian

 

"Lamiako Maskaradak gero eta ospe handiagoa dauka, baina gure lokalaren egoera tamalgarria da"

Elkarrizketa-BIDEOA

Lamiako Maskarada antolatzeaz eta koordinatzeaz arduratzen dira Arene Albizuk eta Arkaitz Correa, eta deitoratu dutenez, San Maximo elizaren atzealdean daukaten lokalaren egoera penagarria da, "ez ditu segurtasun-neurri minimoak ere betetzen". Leioako Udalak azaldu du eraikina Gotzaindegiarena dela, baina denbora daramatzatela lanean udal-jabetzakoa izan dadin. 

Albizuk eta Correak salatu dutenez, Lamiako Maskarada antolatzeko erabili ohi duten lokalak hainbat arazo ditu: argiteriako kableak begi-bistan daude, hezetasuna dago hormetan, su-itzailgailuak iraungita daude, antzezlekura igotzeko eskailerak hondatuta daude eta bertako argiak pizteko horietatik igo behar dira bai ala bai. Azpimarratu dutenez, urteak daramatzate egoera horretan eta daborduko ez dakite zer gehiago egin, horregatik, dauzkaten arazoez arduratzeko eta behin betiko konpontzeko eskatu diote Leioako Udalari.

Bere partetik, Leioako Udalak adierazi du eraikina Gotzaindegiaren jabetzakoa dela, beraz, ezin dute horren hobekuntzetan esku hartu. Gaineratu dute denbora daramatela hitzarmen bat lantzen Udalarena izan dadin, lokalak behar dituen hobekuntzei ekin ahal izateko. "Espero dugu lehenbailehen itxi ahal izatea hitzarmen hori, beharrezkoa baita gai honi irtenbidea emateko", erantsi dute.

 


Lamiako Antzokiaren EGOERA

Leioako Udal aldizkarian agertu ez arren, Lamiako Maskarada 2025 badator, eta urtez urte segurtasunari dagokionez bete beharreko baldintzak gero eta zorrotzagoak dira. Hala ere, badirudi Lamiakoko Antzokian lau hilabetez prestatzen diren taldeko kideen segurtasuna ez dela Leioako Udalaren kezka nagusietako bat. Askotan azaldu diegu zer gertatzen den, txostenak bidali dizkiegu argazkiekin batera, baina ez dute ezer egiten. Egunen batean, lokal horretan gaudenok ezbehar bat izango dugu, eta orduan hartuko da serio lokalaren egoera tamalgarria.
 


 
 
 




Maiatza!

 Maiatza hilabetea datorkigu, eta zorionez "Maiatza" eta beste pertsonaiak laster egongo dira Lamiako eta Txopoetako kaleetan! Maskarada 2025 badator eta dagoeneko azken gauzekin gabiltza.

Prest al zaudete?