Nola sortu zen Lamiako Maskarada

1978.urtean sortu zen Lamiako Maskarada. Euskal Herri eta herriko mitologia berreskuratzen dituen jai berezia da Maskarada, non herri partaidetza eta nortasun jakingura elemento nagusiak dira. Proiektu hau, lamiakoztarrek euren herriaren nortasun jakinnahia eta Lamiako herriaren istorioagatik ezaguna izan zedin jaio zen. Gazte talde baten jakingurak bultzaturik eta ikerketa garrantsitzu baten ostean galdera kalera atera zuten. Ikerketaren ideiak aurrera egiten eta herriko jende gehienak lagundu egiten zuen lamia eta paduretako istoria eta mitologia bilatzen. Herriko nagusiekin hitz egiten eta gaiari buruzko bibliografia bilatu zuten. Datuak prest zirenean, herri guztia bildu zen asanbladan eta herriaren nortasuna jaiaren bitartez bereskuratzea erabaki zuten. Lehenengo janzki eta maskarak prestatzen hasi ziren, baita lamia itxura zuten erraldoiak. Hasiera batean jendea nahiko harrituta egon arren herrian prestatzen ari denarekin, jo ta ke ibili ziren lanean, laguntza eskeintzen edo beharrezkoa den materiala ematen, atrezzoa, idi gurdi bat, egurra... Lamia-dantzaren musika sortu zuten eta lamien dantza berreskuratzen zen Lamiako Txikiak dantza taldeari esker. Akelarre eta antzezkizunerako lehen entseguak egiten ziren. Jendea ilusioz beteta zegoen eta azkenik, zailtasun askoren ostean, baina herritarren laguntzarekin, 1978ko Maiatzaren azken ostiralean jaiotzen da Lamiako Maskarada. Lau urteetan zehar, proiektua sortu zuten gazteek aurrera ateratzen dute Lamiako Maskarada, urtero hobekuntzak lortuz, baina 1981. urtean arazo desberdinengatik proiektua ahuldu egiten da bi urteetan zehar. 1984. urtean malenkoniaz beteriko gazte talde batek, esfortzu eta konpromisu handiarekin berreskuratu eta indartu egiten du Maskarada. Ordutik ona urtero maiatzeko azken ostiralean, Lamiako herrian antzeztu egiten da Lamiako Maskarada.