Jantziak prest al dituzue?

Urtero bezalaxe, zuen laguntza eskatzen dizuegu LAMIAKO MASKARADA ospatzeko. Hain zuzen ere, Lamiako eta Txopoetako balkoiak ohialez apaintzera eta baserritarrez jantzirik etortzera gonbidatzen zaituztegu. Beste urteetan zuen balkoiak ez bazenituzten apaindu edota "Maskaradaz jantzita" ez bazineten etorri, orain da momentua dena prestatzen hasteko eta era horretan Maiatzak 25ean jaia gozatzeko prest egongo zarete guztiok!

Hemen ikus ditzakezue Maskaradan erabiltzen ditugun jantzien eta balkoietan jartzen ditugun ohialen adibide batzuk. 40.urteurrena ahaztezina izan dadila egin dezagun!

Anima zaitezte!!!

Gora Lamiako Maskarada!!



Lamiako Maskarada 1988


ZELAKO ALTXORRA!

Lamiako Maskarada 1978. urtean sortu zen. Maskarada, euskal mitologia eta auzoaren nortasuna berreskuratzeko jai herrikoi bezala sortzen da eta honen oinarriak herritarron parte hartzea, talde-lana, auzoaren batasuna eta nortasuna dira. Auzokideek gustora hartu zuten proiektu berria eta jende mordoxka, gazteak gehien batean, taldeka hasi ziren maskarak eta erraldoiak egiten, jantziak prestatzen, propaganda lantzen,...beharrezkoa zen guztia euren helburua lortzeko. Eta oztopoz oztopo, 1979.eko maiatzan helburua lortzen dute: Lamiako Maskaradaren jaiotza.

Hiru urtetan zehar talde honek proiektuan lan egiten jarraitzen dute, urtez urte aurrerapenak eginez, baian 1981.urtean arazoak egon ziren taldean eta proiektua baztertu zen. Maskarada ez zen bi urtetan kaleratu. 1984.urtean gazte talde batek berriro kaleratzen du Lamiako Maskarada, baina esperientzia eta antolakuntza eza direla eta, berriro baztertzen da proiektua beste hiru urtetan.

Azkenik, 1988.urtean Maskarada fase berria hasten da, gaur arte jarraitzen dena eta bideo honen bidez gure auzoak zenbat aldatu duen ikus dezakezue:


hasi gara!

Lehenengo entsegua!!!

LamiakoMaskarada2018 badator!!!

40.urteurrena!!!