Grabaketa 2

Bigarren grabaketa ikaragarria izan da! Batzutan orain gurekin ez daudenak gogoratuz negar egin dugu baina momentu dibertigarriak ere izan ditugu...hori da Lamiako Maskarada!!!! sentimendu itzelak!

Mila esker etor zareten guztioi eta jakina zuen bihotzetik hitz egiteagatik. Gainera, esan beharra dago Lamiako Antzokia "izozkailu" handi bat bihurtu dela asteburu honetan eta gogor eutsi dugu han sartuta egun osoa!

Hurrengo asteburuan azken grabaketa!!!


Grabaketa 1

Dakizuenez 40.urteurrena dela eta, dokumental bat grabatzen gabiltza. Hiru egunetan zehar elkarrizketa pilo bat egingo ditugu eta gure helburua lortzeko Bufalo Produkzioa eta Lamiako Maskarada taldeko partaide askoren laguntza ezinbestekoa da. Grabatzen hasi bezain laster, Lamiako antzokian geunden guztiok kriston hunkitu gara eta hasi baino ez dugu egin! Agertu diren guztien kolaborazioa bihotzez eskertzen dugu! Eta bihar...bigarren grabaketa!!!!!

Hementxe doakizue gaurko grabaketan ateratako argazki selekzio bat: