Oporrak

Hilabete askotako lanaren eta Maskarada arrakastatsu baten ospakizunaren ondoren, atseden hartuko dugu, eta sare sozialak denboraldi luze batez alde batera utziko ditugu, datorren urteko Maskarada prestatzen hasi arte.

Mila esker guztiagatik!

Gora Lamiako Maskarada!


 

Lamiako 1979, Opera

Prentsan agertu den bezala, 2027ko otsailean "Lamiako 1979" opera estreinatuko da Arriga Antzokian. Leioako Udalak diruz lagundutako eta Leioa Kantika Koralak koproduzitutako proiektua da. Lamiako Maskarada ez da antzoki batean antzeztuko, ez kezkatu. Bai taldea eta bai bere sortzaile artistikoa, Jose Luis Raymond, jakinaren gainean gaude eta, hain zuzen ere, Jon Sáenz Rubio (konpositorea) eta Hegoa Álvarez Zorroza (libretista) etengabe harremanetan daude, Raymondek sortutako lanaren egile eskubideak eta jabetza intelektuala zaindu daitezen. XX. mendearen amaieran Lamiako auzoan girotutako euskarazko opera garaikidea da ikuskizun hau, eta hortik dator gure Maskarada tradizionalarekiko lotura. Ekitaldiak mitologiaren eta herri memoriaren berreskurapena esploratzen du, identitate kolektiboa eraikitzeko tresna gisa. Musikaren eta hitzaren bidez, partaide izatearen, galeraren eta iraganarekiko loturaren inguruko hausnarketa planteatzen du.

 https://www.teatroarriaga.eus/programacion/lamiako-1979/





 

Lamiako Maskarada 2026: 48. Edizioa

Beste urte batez, maiatzeko azken ostirala iritsi da. Prudentziaren kondairak berriro hartuko du bizia, eta Lamiako auzoak bere nortasuna eta izaera ospatuko du. Gaur 48. ediziora iritsi gara. “Beti bezala, antzezlan bera” pentsatuko du batek baino gehiagok, baina edizio bakoitza sentimendu ezberdinez beteta dago; Maskarada modu berezi eta paregabean bizi eta sentitzen duten belaunaldi berrien emozioez. Horrek guztiak lotura berezi bat sortzen du, denok familia handi baten moduan elkartzeko gai den indar magnetiko bat. Gaur sentitzeko, gozatzeko, dantzatzeko eta barre egiteko eguna da; baina, batez ere, gauden momentuz eta garenaz harro sentitzeko eguna. Izan ere, honaino pertsona askoren lanari, pasioari eta konpromisoari esker heldu gara, Jose Luis Raymonden sormenari eta asmamenari esker ere bai. Batzuk jada ez daude gure artean; hala ere, lamien xarmak haien presentzia sentiaraziko digu adar soinu bakoitzean,  egiten den irrintxi bakoitzean eta gozatzen dugun dantza bakoitzean.

HERRI BAT GARA GU!

Un año más, llega el último viernes de mayo. La leyenda de Prudentzia volverá a cobrar vida y el barrio de Lamiako celebrará su identidad. Hoy alcanzamos la 48.ª edición: “la misma obra de siempre” pensará la gente, pero cada edición está llena de sentimientos diferentes, los de nuevas generaciones que viven y sienten la Maskarada de una manera única, creando una unión magnética, una fuerza capaz de conectarnos a todos y todas como una gran familia.

Hoy es un día para sentir, disfrutar, bailar y reír, pero, sobre todo, para mirar en perspectiva y estar orgullosos de dónde estamos y de quiénes somos. Hasta aquí hemos llegado gracias al trabajo, la pasión y el compromiso de muchas personas así como a la creatividad e ingenio de Jose Luis Raymond. Algunos y algunas ya no están aquí; sin embargo, el encanto de las lamias hará que sintamos su presencia en cada cuerno que oigamos, cada irrintxi que se haga y cada baile que disfrutemos.

 GORA LAMIAKO MASKARADA! 

 

 



 

 

Maskarada pretatzen!

Bueltan gaude Lamiako Maskarada prestatzen! 💥

 
Orain, oporrak hartuko ditugu apirilaren 12ra arte.

 
Indar berrituta itzuliko gara!

 

 

 





 

 

 

 

Zinegotziak, non zaudete?

Lamiakoko Antzokiaren egoera larrigarriaren aurrean, urtarrilaren 10ean mezu bat bidali genien Leioako Udala osatzen duten alderdi politiko guztiei, gure kezka helarazteko eta Antzokiaren egoera bertatik bertara ezagutzeko. Inolako erantzunik jaso ez genuenez, urtarrilaren 24an berriro ere idatziz harremanetan jarri ginen eta tamalez alderdi bakar batek agertu du interesa (Elkarrekin Podemos). Itxurazko axolagabetasun horren aurrean, egoera hau konpontzeko beharra azpimarratu nahi dugu orain publikoki, eta gobernu-taldea osatzen duten alderdiei ez ezik, oposiziokoei ere dei egiten diegu gurekin bil daitezen eta egoeraren larritasuna uler dezaten. Antzokia egokitzen bada, Lamiako Maskaradak ez ezik, Lamiakoko auzoak eta, beraz, Leioako herriak ere irabazten du. Gure taldeak ia 50 urte daramatza herri honetan modu altruistan Euskal Kultura sustatzen eta tratu egokia merezi dugu.
 
Bidalitako mezuak partekatzen ditugu: