46. Edizioa!

Eta azkenean Lamiako Maskarada ospatzeko eguna heldu da, GAUR Lamiako Maskarada 2024 (46. edizioa) ospatuko dugu! Zorionez, ematen du euria ez datorkigula. Beraz, gurekin batera gozatzera animatzen zaituztegu eta, horretarako, zuen balkoiak oihalez apaintzera eta "Maskaradaz" jantzirik etortzera gonbidatzen zaituztegu. Egin ditugun aldaketak eta berrikuntzak zuen gustokoak izatea espero dugu!

Lamiako Maskaradak gogora ekartzen du lamia zein beste pertsonaia mitologikoei bizia eman zien kondaira. Ospakizun aparta da Euskal Herri osoan, Maskarada Inauterietatik desberdintzen delako. Ikuskizunean Prudentziaren kondairak bizia hartuko du Antonio Truebaren ‘El Canto de la Lamia’-ren bitartez eta jai moduan aurkeztuko da.

Murgil zaitezte gaur gure ohituretan eta gure kulturan!

Gora Lamiako Maskarada eta gure auzoaren izaera, DENON ARTEAN lortu dugu Maskarada PAREGABEKO TRADIZIOA IZATEA!

Urtero bezalaxe, adarra entzuten dugunean Harry gurekin egongo da!

 
 
GORA LAMIAKO MASKARADA!
 
 
 

 
EGUNAZ GOZATU, DANTZATU ETA BIZI GURE OSPAKIZUN MAGIKOA!

 

Radio Líder Euskadi

Gaur Lamiako Maskaradako taldeko kidea Arkaitz Correa irratian egon da Lamiako Maskaradari buruz hitz egiteko.

Mila esker Marlene González hain elkarrizketa polita egitea!!

Elkarrizketa entzun nahi baduzue, klikatu hurrengo estekan:

https://go.ivoox.com/rf/129639235

Albistea 


Pinak salgai!

Urte asko daramatzagu pegatinak ematen, baina bazen garaia betiko irauten duen zerbait egiteko. Badakizue lamien oinatza oso berezia eta identifikagarria dela guztiontzat. Hori dela eta, metal esmalteztatuzko pinak egin ditugu eta Maskarada egunean euro baten truke eskuragarriak egongo dira. 

Laguntzaileek salduko dituzte hurrengo ordutegian:

17:15ean Maiatza ateratzen den lekuan
18:00etan Metro geltokian
22:00etan akelarrea hasi baino lehen
 

 
 
 

Buruhandi berria: Sorgin!

Orain arte 5 buruhandi atera ditugu Maskaradan, baina aurten SORGIN etorriko da beste buruhandiekin batera gure ekitaldira. 

Gure Garate maiteak jada ez du lanik egiten; beraz, aldatu egin dugu buruhandi egiteko artisaua. Oraingoan, Ruben-ek (Gigantes Platero) forma eman dio gure enkarguari. Zuen gustukoa izatea espero dugu, Sorgin-en pertsonaiarekin leial izanik sortu dugu, maskararen kolore berdea matenduz. KONTUZ BERE ERRATZAREKIN!!

  https://gigantesplatero.com/es/

 Hementxe doakizu sorkuntza-prozesua eta ostiralean egindako jantzi berria ere ikusiko duzue!

 













Aste bat, besterik ez!

Aste bat besterik ez Lamiako auzoa hankaz gora jartzeko!!! Maiatzaren 31an 46.edizioa ospatuko dugu. Urte asko daramatzagu Lamiako Maskarada ospatzen, urte asko lanean, jende asko inplikatuta, irribarre asko, dantza asko, baina helburu bakarra: auzo baten IZAERA ospatzea.
 
Egun gutxi barru kalera itzuliko gara, denok alde batera utz ditzagun gure kezkak eta ospa dezagun denboran irauten duen altxor kultural hau. Lamiako maskarada BAKARRA eta MAGIKOA da, ez dezagun ahaztu!
 
GORA LAMIAKO MASKARADA!
 
 

Maskarada 2024 datorkigu!



 

Liburua

Duela astebete hasi zen jendea Lamiako Maskaradako kide izan diren hainbat pertsonak egindako liburuaz gozatzen. Liburuaz gozatzen jarraitzea espero dugu, eta argitu nahi dugu liburu honetan ez dagoela 46 urteetan parte hartu duten pertsonen zerrenda zehatzik. Aitzitik, Rosana Mencíak Lamiako Maskaradako zenbait etapatako testigantza esanguratsuak jasotzeko hautatu zituen pertsonen izenen zerrenda besterik ez da azken eskersaria. 2018an Lamiakoko Antzokian egindako dokumentalaren grabazioa beste proiektu ezberdin bat izan zen. Maskaradan testigantza garrantzitsua zuten pertsona-talde bat hautatu zen berriro, eta haien izenak eskertu ziren dokumentalaren amaieran.

Oro har, Lamiako Maskarada taldeak beti eskertzen du aukera ematen zaionean prentsa hedabideetan eta gure sare sozialetan tradizio hori bizirik mantentzen laguntzen duten pertsona GUZTIEN parte-hartzea. Beraz, argitu nahi dugu liburuaren amaieran agertzen diren esker-on horiek Rosanak zenbait lekukotasun jasotzeko elkarrizketatzea erabaki zuen pertsonei egiten dietela erreferentzia, eta, kapituluak dioen bezala, zenbait pertsonak idatzi zituztela gero. Espero dugu azalpen horrek neutralizatzea parte hartu eta zerrenda horretan bere izena ikusten ez duten pertsona batzuen egonezina.
 
 



9. entsegua














 

Balkoiak apaindu

Dakizuenez, urtez urte jo ta ke lan egiten dugu LAMIAKO MASKARADA aurrera eramateko asmoz, eta aurten Maiatzaren 31an kalean egongo gara berriro gure jaia ospatzeko.

Zuen laguntza barik LAMIAKO MASKARADA ez da ezer eta horregatik aurreko urteetan bezalaxe Lamiako eta Txopoetako balkoiak oihalez apaintzera animatzen zaituztegu. Era berean, Maskaradaz jantzirik etortzera gonbidatzen zaituztegu.

Denon artean eta maskaradaren bidez gure auzoaren izaera eta ohiturak Euskal Herriko kulturan nabarmentzea lor dezakegu.

 ANIMA ZAITEZTE!