Maiatzak 10ean Liburua aurkezten dugu!

Urte asko egon gara liburu bat prestatzen eta aurrera eramateko jende askoren partaidetza beharrezkoa izan da. Atsegin handiz jakinarazten dizuegu liburu berezi hau ostiralean aurkeztuko dugula  prentsaurreko batean. Egun horretatik aurrera eskuragai egongo da Kultur Leioan eta 10 euroko prezioa izango du. Jakin dezazula gaztelaniazko eta euskarazko edizioak izango direla! Ez ahaztu liburuak eskuragai egongo direla leihatilaren ordutegian:

 Astelehenetik ostiralera 11:00-13:30 / 16:30-20:30.

Liburu honek herritarren parte-hartzea eta kulturaren garrantzia erakusten digu.  

Espero dugu zuen gustokoa izatea, ezagutzen ez zenituzten gauzak ikastea eta 46 urte hauetan bizi izandako une onak eta ahaztezinak gogoraraztea.

 GORA LAMIAKO MASKARADA ETA ESKERRIK ASKO ZUEN LAGUNTZAGATIK!