Partekatu Leioa 2016

PARTEKATU LEIOA proiektua 2016an jaio zen, Leioan, metodologia zehatzeko proiektua da, horizontaltasun, errespetu eta konfiantzatik abiatuta, parte-hartze komunitariorako prozesuen bitartez, gazteriarengana eta komunitatearengana hurbiltzeko modu batean oinarritua.

Proiektua gazteriaren alderdi positiboetan fokoa jartzeko pentsatua dago, euren komunitateari dagokionean eta alderantziz, batera eraikitzeko aukera bezala.

Bertoko gazteriak Leioa pentsatzeko, sentitzeko eta bizitzeko modua zehazten duten balore, sozializazio estilo, identitate eta emozioak antzematea eta komunitateko kide ezberdinen artean harremantzeko moduak identifikatzea du xede.

Lamiako Maskarada 2016

Aste honetan jaso ditugu Maiatzan grabatutako bideoak eta gure YouTube kanalean ikus ditzakezue:





Beste urteetan taldeko partaideok grabatzen dugu Maskarada osoa. Aurten, ordez, Naiararen lagun batek grabatu zuen, Laura del Campo Moreno hain zuzen, eta kriston pozik gaude berak egindako lanarekin, ezinhobea!

Mila esker!!!

Partekatu Leioa!

Partekatu Leioa facebook-orrian halaxe esaten dute:

"Tic tac tic tac, gero eta gutxiago geratzen da!! Bideoak bukatuta daude, eskerrik asko parte hartzen duzuen guztiei!!
Laster aurkezpenara gonidatuko zaituztegu, adi! Zabaldu, eta PARTEKATU #GoraLeioakoGazteak
"

Lamiako Maskarada taldeko partaide batzuk parte hartu genuen proiektu polit honetan.



Azaroak 27 16.30etan

Lamiako Maskaradan parte hartu duzun guztioi gurekin batera 40.urteurrena prestatzen hasteko gonbidatzen zaituztegu.

Etor zaitezte Lamiakora Azaroak 27an 16.30etan eta zertan ari garen azalduko dizuegu.

40. Urteurrena prestatzen...

Lehendabiziko Lamiako Maskarada 1979 urtean ospatu genuen, beraz gero eta gutxiago geratzen da 40. urteurrenaz gozatzeko.

Hori dela eta, bagaude lanean aintzinako partaideekin batera 2018an egingo ditugun ospakizunak mundialak izan daitezen!


Leioako Udal Aldizkarian

Lamiako Maskaradan ateratako argazkiak Leioako Udal Aldizkarian atera ziren ekainean.

Hurrengo webgunean aurkitu ditzakezu udalak hilero argitaratzen duen aldizkariaren zenbakiak:

http:// www.leioa.net/eu/revista.html

Mila esker



Antzinako argazkiak

Dakizuenez Lamiako Maskaradak 40.urteurrena 2018an ospatuko du eta urte horretan zehar gauza bereziak egingo ditugu. Hori dela eta, Rosana Mencia antzinako argazkiak biltzen hasi da eta dagoeneko lehendabiziko Maskaradetan ateratako argazki pilo bat lortu egin ditu.

Halako argazki gehiago badituzue, gurekin harremanetan jar zaitezte mesedez.

Akelarre 2016 (Marcos Ferreren argazkiak)

Eta gaur partekatzen ditugu Marcos Ferrerek akelarrean atera zituen argazkiak. Berak argazki pilo bat bidali arren, blogean jartzeko selekzio bat egin dugu eta esan beharra dago kriston zaila izan dela argazki gehienak ikaragarriak direla eta.

MILA ESKER MARCOS gurekin partekatzeagatik eta Zorionak!

Gozatu!!!!