Zorionak eta Urte Berri On!

Gabon zoriontsuak eta urte berri on opa dizkizuegu!

Ondo pasa egun hauetan!

Lamiako Maskarada

XXXI. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka

Leioako Udalak, Kultura Saila buru dela, datorren igandean, abenduaren 16an, 10:00etatik 15:00etara Bulebarrean eta Errekalde eta Jose Ramon Aketxe plazetan egingo den ohiko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXI. edizioa antolatu du. Urtero udalerrian milaka bisitari elkartzen dituen eta BBKren, Leioako Euskal Kirol Zaleen eta Euskal Sagardoaren laguntza duen hitzordu tradizionala dela eta, Udaltzaingoak trafiko mozketak aurreikusi ditu 07:00etatik 17:00etara.

Egitaraua


10:00: Azokaren hasiera
Goiz guztian:
-Animalia erakusketa (behiak eta idiak Bulebarrean; zaldiak, ahuntzak eta ardiak Errekalde plazan).
-Nekazaritzako produktuen erakusketa, dastatzea eta salmenta (Bulebarrean eta Jose Ramon Aketxe eta Errekalde plazetan).
-Animazioa. Leioako Txistu Doinuak taldeko txistulariak, Udondoko Txikiteroak, Trikitilariak eta Lamiako Maskaradako Erraldoiak.
-Umeentzako tailerrak. Landare aromatikoen tailerra (Jose Ramon Aketxe plaza).
-Talde argazkietarako txokoa (Jose Ramon Aketxe plaza).
-Lehiaketak. “Behi ederrena” eta “Pisu gehieneko behia”. Azokara joandako guztiek bozkatu ahal izango dute, eta pertsona horien artean produktuz betetako bi saski zozketatuko dira.

11:00:
-Euskal Dantzak, Gure Ohiturak Dantza Taldearekin (Bulebarra).
-Herri kirolak (Errekalde plaza).

11.30:
-Azoka bertso jira (Errekalde eta Jose Ramon Aketxe plazetan, 12:00etan, eta Bulebarrean, 12:30ean).

12:00:
-Herri kirolak (Errekalde plaza).
-Paseoak ponian eta gurdian (Errekalde plaza).
-Idiazabal Jatorri Izendapeneko XX. “Leioako Udala” Gazta Lehiaketa Bizkaiko Ekoizleentzat eta gazta dastatzea (Bulebarra).
-Denboraldiko perretxiko eta onddo eta Eusko Label sagardo dastatzea, Zazpi Mikologia Elkartearen eta Eusko Label erakundearen laguntzarekin (Jose Ramon Aketxe plaza).

13:00:
-Parte hartzen duten ganadu arrazak pisatzea eta eurei buruzko azalpenak ematea (Bulebarra).

14:00.
-Gazta eta postuen apainketa lehiaketetako sarien banaketa eta azokako produktuak dituen saskiaren zozketa (parte hartzeko txartelak postuetan banatuko dira).

15:00:
-Azokaren amaiera.