TeleBilbao!

Orain dela bi aste eman genuen prentsaurrekora hurbildu ziren TeleBilbaon lan egiten duten kazetariak, Iker eta Marlene.

Hemen doakizue Marlenek prestatu duen erreportaia:



Eta esan digute gaur gure Maskarada grabatzera etorriko direla!

Mila esker Iker eta Marlene!

Lamiako Maskarada 2019

Eta azkenean Lamiako Maskarada ospatzeko eguna heldu da. Dirudienez, eguzkia datorkigu iazko eguraldia ahaz dezagun. Beraz, gurekin batera gozatzera animatzen zaituztegu eta horretarako zuen balkoiak ohialez apaintzera eta "Maskaradaz" jantzirik etortzera gonbidatzen zaituztegu.

Lamiako Maskaradak gogora ekartzen du lamia zein beste pertsonaia mitologikoei bizia eman zien kondaira. Ospakizun bakarra da Euskal Herri osoan, Maskarada Inauterietatik desberdintzen delako. Ikuskizunean Prudentziaren kondairak bizia hartuko du Antonio Truebaren ‘El Canto de la Lamia’-ren bitartez eta jai moduan aurkeztuko da.

Murgil zaitezte gaur gure ohituretan eta gure kulturan!

Gora Lamiako Maskarada!!!


Tele7an gure prentsaurrekoa!

Barikuan prentsaurreko bat eman genuen, eta Tele7 telebistan hurrengo albistea atera egin dute:



Mila esker urtero gure jaia bultzatzeagatik!

Prest al zaudete?

Lau egunetan Lamiako Maskarada ospatuko dugu eta urtero bezalaxe, zuen laguntza eskatzen dizuegu LAMIAKO MASKARADA mundiala izan dadila. Hain zuzen ere, Lamiako eta Txopoetako balkoiak ohialez apaintzera eta baserritarrez jantzirik etortzera gonbidatzen zaituztegu.

Murgil zaitezte gurekin batera Maskaradan!

Azken entsegua

Dena prest dago Lamiako Maskarada ospatzeko. Gaur azken entsegua egin dugu eta hurrengo argazkietan ikusi dezakezuenez, jende asko etorri da!!!!

Prentsaurrekoa 2019

Gaur Leioako Alkateak eta Maskaradako antolatzaileek Lamiako Maskarada 2019 aurkeztu egin dute.

Komunikabideak etor izana eskertzen dugu (telebilbao, tele7 eta Deia egunkaria).

Hurrengo egunetan haiek ateratzen dituzten albisteak partekatuko ditugu baina oraingoz argazki hauek erakusten dizkizuegu:





Deia Egunkarian

Atzo Deia egunkarian agertu ginen, eta hemen doakizue atera duten erreportaia.

Mila esker Marta Hernández urtero gurekin harremanetan jartzeagatik eta gure jaia bultzatzeagatik!


Igandean azken entsegua!

Igande honetan azken entsegua egingo dugu. Urtero bezalaxe, fanfarrea taldea hurbilduko da eta gainera aurten Txikiak Dantza Taldea baita ere sokadantza prestatzeko.

Hemen doakizue beste urteetan egin genuen azken entseguan ateratako argazki selekzioa bat, Marcos Ferrer argazkilariak egin zituenak hain zuzen.




Prentsaurrekoa Maiatzak 24

Hurrengo ostiralean Kultur Leioan prentsaurreko bat egingo dugu. Beste urteetan bezalaxe, komunikabide guztiak prentsaurreko batetara gonibidatzen ditugu.

Kultur Leioan 16.30etan Maiatzak 24an.

Hemen partekatzen ditugu beste urteetan egindako bideoak eta argazkiak: