Ekainak 5

Ekainak 5ean hurbil zaitezte Lamiakora eta goza dezagun denok batera LAMIAKO MASKARADA 2015!!!

Dakizuenez gure Maskarada maitia ez da ezer zuek guztiak ez bazatozte, eta horregatik beste urteetan bezalaxe animatzen zaituztegu Lamiako eta Txopoetako balkoi guztiak mota guztietako ohialez apaintzera. Era berean, herri arropak jantzirik etortzera animatzen zaituztegu.

GORA LAMIAKO MASKARADA!!!!

Dantza eta Dantza!!

Dakizuenez, igandero Lamiako Maskarada prestatzen jarraitzen dugu.

Gero eta gutxiago Lamiako Maskarada 2015 ospatzeko!!!!!