LaKapital TeleBilbao

Hemen doakizue TeleBilbaon atera zuten erreportaia (LaKapital programan). Mila esker TeleBilbaoko jendeari gure Maskarada bultzatzeagatik eta Ikerri gurekin bideo hau partekartzeagatik!



Argazki gehiago

Eta gaur argazki gehiago partekatzen ditugu. Hauek taldeko partaideok atera egin ditugu eta taldeko partaideei bidali egin dizkiete:

Bideoa 2019

Dakizuenez, urtero Lamiako Maskarada grabatzen dugu gure youtube kanalean argitaratzeko. Aurten Lamiako auzokide bat, Haydee, arratsalde osoa grabatzen egon zen eta gaueko atala Letiren txanda izan zen eta berak grabatu egin zuen. Haiek biek grabatutako bideoak montatu egin ditugu eta hemen doakizue aurtengo bideoa. Zuen gustokoa izan dadila espero dugu!





Landerren argazkiak: Akelarre

Atzo arratsaldeko argazkiak partekatu genituen eta gaur akelarrean ateratakoak. Landerrek bere blogean dagoeneko azpimarratzen du gaueko argazkietan baiak agertzen direla.

Mila esker Lander!