Eguberri On!

Jai zoriontsuak eta urte berri on opa dizkizuegu!

Ondo pasa egun hauetan!

Lamiako Maskarada



XXXII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka

Leioako Udalak, Kultura Saila buru dela, datorren igandean, abenduaren 15an, 10:00etatik 15:00etara Bulebarrean eta Errekalde eta Jose Ramon Aketxe plazetan egingo den ohiko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXII. edizioa antolatu du.



EGITARAUA

10:00 h. Azokari hasiera ematea.
11:00 h. Euskal dantzak Gure Ohiturak Dantza Taldearekin. Bulebarra.
11:00 h. Herri Kirolak. Aizkolariak, harrijasotzaileak, trontzalariak, ingude altzatzea, lokotx biltzea, txinga erutea, zaku eramatea eta lasto altxatzea. Errekalde plaza.
11:30 h. Azoka bertso jira. Miren Amuriza, Andoni EgaƱa, Inazio Vidal. Errekalde plaza (11:30), J. R. Aketxe plaza (12:00), Bulebarra (12:30).
12:00 h. Poney paseoak. Bulebarra.
12:00 h. Idiazabal Gazta jatorri-deituraren Ekoizle Bizkaitarrentzako XXI. “Leioako Udala” lehiaketa eta gazta dastatzea. Bulebarra.
12:00 h. Sasoiko onddo eta zizen eta Eusko Labeldun Sagardoa dastatzea. J. R. Aketxe plaza.
LAGUNTZAILEA: Zazpi Mikologia Elkartea eta Eusko Label.
13:00 h. Azokan egongo diren behi eta idi arrazak pisatu eta azaltzea. Bulebarra.
14:00 h. Gazta Lehiaketaren eta postuen eta partaideen girotze lehiaketaren sari banaketak eta azokako produktuz beteriko otzaren zozketa (parte hartzeko ticketak azokako postuetan banatuko dira).
15:00 h. Azokaren amaiera.

GOIZ OSOAN ZEHAR
– Abere erakustaldia: behiak eta idiak (Bulebarra) eta zaldiak, ahuntzak, ardiak (Errekalde plaza).
– Nekazal produktuen erakusketa, dastatzea eta salmenta. Bulebarra, J. R. Aketxe plaza, Errekalde plaza.
– Ehiza-hegaztien erakustaldia. Bizkaiko Zetreruek. J. R. Aketxe plaza.
– Animazioa. Leioako Txistu Doinuak Elkartea, Udondoko Txikiteroak, Trikitilariak eta Lamiako Maskaradako Erraldoiekin.
– Haurrentzako tailerrak. Aterkinekin birziklapen tailerra. J. R. Aketxe plaza.
– Zure taldeko argazkirako txokoa. J. R. Aketxe plaza.
– Lehiaketak “Behi politena” y “Behi astunena”: azokara hurbiltzen den edonork bozkatu dezake eta parte hartzaileen artean azokako produktuz beteriko otzara bi zozkatuko dira.