Gure Nahiak 2014an egia bilaka daitezela

Gure urteko azken post-an talderako nahi batzuk 2014an egia bilaka daitezela eskatuko dugu:

Itxaron dezagun lan egiten ari garen dokumentala azkenik publiko egin dadila eta zuek guztiek gozatu ahal dezazuela.

Itxaron dezagun Leioa-ko Udalarekin izapideak ondo buka daitezela eta garaiz erraldoiak berritu ahal ditzagula;
era berean, gure erraldoi zaharrak erabilezin daudenez gero, Lamiako Maskarada 2014 erraldoirik gabe ospatzera behartuta ez ikustea espero dugu.

Eta bezala ez, itxaron dezagun Lamiako Maskarada 2014 kriston arrakastarekin eta herriko parte-hartze handienarekin Maiatzeko azken ostiralean ospatu ahal izatea.

Urte Berri On!
Lamiako Maskarada

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!

2014a gauza onez beteta irits dadila itxaron dezagun

Ondo pasa egun hauetan

Lamiako Maskarada

Berriro DEIA egunkarian!!!

Dakizuenez, Urriaren 22an Lamiako Maskarada taldeak "VI. DEIA HEMENDIK SARIA" jaso egin zuen

Hemen irakur dezakezue egunkarian atera den berria:

MILA ESKER GUZTIOI ETA GORA LAMIAKO MASKARADA
!!!!

ZORIONAK LAMIAKO MASKARADA!


Atzo Lamiako Maskarada taldeak DEIA HEMENDIK SARIA jaso egin zuen. Horretarako Arene, Alex, Zuberoa eta Leticia Berangoraino hurbildu ziren taldearen irudikapenean.

ZORIONAK LAMIAKO MASKARADA EGON DIREN GUZTIOI!!!

Sari hau guztion artean lortu egin dugu!

GORA LAMIAKO MASKARADA!!!


VI DEIA HEMENDIK SARIAK ESKUINALDEA‏

Raymond-en eskutik 1978an “Lamiako Maskarada” taldea sortu zen eta 1979an, maiatzaren azken ostiralean, lehenengo Lamiako Maskarada gogo handiz ospatu egin zen. Momentu hartatik, jende pilo batek jarraitu egin dute istorio zoragarri hau adierazten. Beraz, argi eta garbi, hurrengo astean emango diguten saria Lamiako Maskaradan egon diren guztiontzat izango da. Zuen guztien laguntza barik, gaur ez genuke sari hau jaso. Benetan, mila esker guztioi eta espero dugu urteak pasa ahala Lamiako Maskarada ospatzen jarrai dezagun.



Mila esker DEIA HEMENDIK SARIAK ESKUINALDEA antolatzen dutenei eta jakina gure Lamiako Maskarada maitia sari hau jasotzeko aukeratzeagatik.

HERRI BAT GARA GU, ETA HAU GURE ISTORIOA ETA GURE OHITURAK DIRA! GORA LAMIAKO MASKARADA