Jantziak prest al dituzue?

Urtero bezalaxe, zuen laguntza eskatzen dizuegu LAMIAKO MASKARADA ospatzeko. Hain zuzen ere, Lamiako eta Txopoetako balkoiak oihalez apaintzera eta baserritarrez jantzirik etortzera gonbidatzen zaituztegu. Beste urteetan zuen balkoiak ez bazenituzten apaindu edota "Maskaradaz jantzita" ez bazineten etorri, orain da momentua dena prestatzen hasteko eta era horretan Maiatzak 31an jaia gozatzeko prest egongo zarete guztiok!

Hemen ikus ditzakezue Maskaradan erabiltzen ditugun jantzien eta balkoietan jartzen ditugun oihalen adibide batzuk.

Anima zaitezte!!!

Gora Lamiako Maskarada!!




Bostgarren entsegua




Eta goizean Txikia Dantza Taldea ere sokadantza prestatzen hasi da!

21. Korrikaren aurkezpena

Gaur Mari eta Sugaar egon dira Leioan, 21.korrikaren aurkezpenean eta euren udeaberria dantzatu egin dute



Korrikaren aurkezpena

Hurrengo barikuan (Martxoak 15ean) etor zaitezte Korrikaren aurkezpenara!

19.00etan Txomin Arestiko Hallean

BertsoKorrika eta jakina Lamiako Maskarada ere han egongo gara!

Anima zaitezte!