POLOAK SALGAI!

40.Urteurrena dela eta, poloak salgai daude Lamiakoko Eroslean eta Txoperako Menoyo tabernan.

Hurbil zaitezte Apirilak 13 arte zuen poloa lortzeko, 10 € baino ez dira!

Eskerrik asko Vicky, Maria eta Arantza kontu horretaz arduratzeagatik.

V. Euskal Jaia Lamiakon!

40. Urteurrenaren giroa pizteko asmoz, aurten Euskal Jaia berriro itzuliko da Lamiakora. Lamiako Maskarada taldeak 2007an lehenengo Euskal Jaia antolatu zuen gure auzoan, kriston ahaleginak egin behar genituen aurrera eramateko eta azkenean lau urte jarraian ospatu ondoren 2010 urtean azken Euskal Jaia egin genuen. Aurten berreskuratzeko momenturik egokiena iruditzen zaigu eta era horretan Maiatzak 12an V. Euskal Jaia izango dugu Lamiako auzoan. Lamiako Maskaradako partaide izandakoen laguntzaz egitaraua prestatzen gabiltza; ez dira faltako herri bazkaria edota irrintzi txapelketa.

ADI EGON!


1980

Aste honetan 1980an egunkarietan ateratako berria jaso dugu eta zuekin partekatzen dugu. 1980 urtean Lamiako Maskaradaren bigarren edizioa ospatu zen eta aurten berrogeigarrena.

Gora Lamiako!


Grabaketa 3

Atzo azken grabaketak izan genituen eta aurrekoetan bezalaxe emozioz eta zirraraz beteta egon ziren. Behin eta berriro gure Maskaradaren garrantzia aipatu zuten hurbildu ziren guztiek.

20 ordu edo grabatu egin ditugu eta oraintxe muntaketa polita egiteko ordua iritsi da!

MILA ESKER parte hartu duzuen guztiei eta laster noiz eta non erakutsiko den dokumentala argitaratuko dugu.