Atzo azken grabaketak izan genituen eta aurrekoetan bezalaxe emozioz eta zirraraz beteta egon ziren. Behin eta berriro gure Maskaradaren garrantzia aipatu zuten hurbildu ziren guztiek.
20 ordu edo grabatu egin ditugu eta oraintxe muntaketa polita egiteko ordua iritsi da!
MILA ESKER parte hartu duzuen guztiei eta laster noiz eta non erakutsiko den dokumentala argitaratuko dugu.