"Rutas Mitológicas Vascas II" Durangoko Azokan

Durangoko Azokako 57.edizioan (2022ko abenduaren 7tik 11ra) "Rutas Mitológicas Vascas II" izeneko liburua aurkeztuko da. Liburu honen idazleak (Imanol Bueno eta Aitor Ventureira) hara hurbilduko dira liburuak sinatzeko eta irakurleekin hitz egiteko. Hementxe uzten dizuegu liburuaren informazioa:

https://www.txalaparta.eus/

Lamiako Maskarada taldeak bihotzez eskertzen du gurekin harremanetan jarri izana gure jaia liburu berezi honetan azaltzeko. Zuekin partekatzen dugu idazleek helarazi digutena, baina Azokara hurbiltzera eta jakina liburu eder hau eskuratzera animatzen zaituztegu!!

MILA ESKER Imanol eta Aitor halako lan-bikaina egiteagatik gure euskal mitologiaz goza gaitezen!





Lamiako Maskarada: Auzo Baten Izaera (LIBURUA)

Duela urte batzuk, 40. urteurrena ospatu aurretik alegia, liburu bat prestatzen hasi ginen Lamiako Maskaradaren ibilbidea kontatzeko. Taldeko kideak izandakoen laguntza ezinbestekoa izan da proiektua aurrera eramateko. Hain zuzen ere, horien artean Rosana Mencia, Ainhoa Correa, Luis Bilbao eta Jose Luis Raymond (Maskaradaren sortzailea) aipa ditzakegu. Pertsona horiez gain, jende gehiago aritu da lanean liburua bukatzeko. Gaur jakinarazten dizuegu azkenik liburua bukatu egin dugula eta erregistroren bidez Udalari helarazi diogula. Beraz, gero eta gertuago gaude liburua kaleratzeko.

MILA ESKER sekulako ahaleginak egin dituzuen guztioi! Belaunaldi guztien testigantzaren bidez Lamiako Maskaradaren historia kontatuko da liburu horretan eta espero dezagun zuen gustokoa izan dadin.

Eta hementxe esaldi pare bat partekatzen ditugu:

"Liburu honen orrialdeetan, Lamiako auzoko bizilagunen belaunaldiak zeharkatzen dituen amets kolektibo baten ernaldia, garapena eta eraldaketa biltzen dira: Maskarada. Maskarada Lamiakoren ispilua da, aldi berean ezagutu eta galderak egiten dituen ispilua. Liburu honek eskaintzen duen abentura ispilu horretan sartzea da, hain zuzen, auzo baten eta bertako jendearen oroimena, itzalak eta iraganeko argiak, oraina eta etorkizuna zeharkatzea."


"Las páginas de este libro, obra multivocal, recogen el proceso de gestación, desarrollo y transformación de un sueño colectivo que atraviesa a las generaciones de vecinas y vecinos del barrio de Lamiako: la Maskarada. Maskarada es el espejo en que Lamiako se mira. El espejo en el que al mismo tiempo se reconoce y se interroga. La aventura que ofrece este libro es precisamente penetrar en ese espejo y atravesar la memoria, las sombras y las luces del pasado, el presente y el futuro de un barrio y sus gentes."

 


 

Marcos Ferrer: Dantza Plaza

Eta honekin batera Marcos Ferrer-en argazkiekin bukatzen dugu. Gaur Dantza Plazan atera zituenak partekatzen ditugu.