Murgil zaitezte Lamiako Maskaradan!

Urtero bezalaxe, zuen laguntza eskatzen dizuegu LAMIAKO MASKARADA ospatzeko. Hain zuzen ere, Lamiako eta Txopoetako balkoiak ohialez apaintzera eta baserritarrez jantzirik etortzera gonbidatzen zaituztegu. Beste urteetan zuen balkoiak ez bazenituzten apaindu edota "Maskaradaz jantzita" ez bazineten etorri, orain da momentua dena prestatzen hasteko eta era horretan Maiatzak 27an jaia gozatzeko prest egongo zarete guztiok!

Hemen ikus ditzakezue Maskaradan erabiltzen ditugun jantzien eta balkoietan jartzen ditugun ohialen adibide batzuk. Anima zaitezte!!!

Gora Lamiako Maskarada!!




Kartela 2016

Eta hau da aurtengo kartela. Ez dugu asko aldatu baina Andr├ęs del Pradok egindako marrazkia kriston polita iruditzen zaigu eta berak dohainik eman zigun Lamiako Maskarada iragarkitzeko.

Lamiako Maskarada 2016

Maiatzak 27an Lamiakon

17.30 etatik 24.00 arte



Fanfarrearen garrantzia

Lamiako Maskarada ospatzeko jende pilo baten laguntza behar dugu. Urte hauetan zehar antolatzaile eta parte-hartzaile ezberdinak izan ditugu, baina gure fanfarrea baldintzarik gabeko laguntzaileak izan dira. Beraz, azpimarratu behar dugu beraien lanaren garrantzia. Hurrengo argazkietan ikus dezakezue beraien etengabeko papera. Zoritzarrez, ez daukagu lehenengo urteetako argazkirik eta 1991 urtean ateratakoak dira taldean dauzkagun argazkirik zaharrenak.

Bihotzez mila esker fanfarrean parte hartu eta hartzen dituzun guztiei!