Lamiako auzoaren izena herri kondaira batetik omen dator, padura inguru horretan lamiak edo lamiñak elkartzen baitziren. Hain zuzen ere, lamian bihurtu zen Prudentzia izeneko emakume baten istorioa kontatzen da. Beraz, zenbait mende geroago, lamia zein beste pertsonaia mitologikoei bizia eman zien kondaira, Lamiako Maskaradak gogora ekartzen du urtero maiatzaren azken ostiralean. Ospakizun bakarra da Euskal Herri osoan, Maskarada Inauterietatik desberdindu behar delako. Inauteriak garizumaren hasieran izaten dira eta elementu bat sutara botatzen da erruak ordaintzeko. Maskaradan, ordea, elementu hau ez da beharrezkoa eta edozein sasoiean ospa daiteke solstizioak, ekinozioak eta maiatzeko jaiak une egokiak direlako.
Ohiturari kasu eginez, maiatzaren azken ostirala zeruari eskainita zegoen, baita ilargiarekin erlazionaturik ere. Maskarada Euskal Herriko mito garrantzitsuenak biltzen saiatzen da eta jai moduan aurkezten da, musika eta dantzarekin batera, herri eta pertsonaia mitologikoak elkartuz.
Prudentzia Maskaradaren protagonista nagusia da. Gainerako pertsonaia mitologikoak hauexek dira: Mari, jenio guztien ama; Sugaar, lamien nagusia; Basajaun indartsua; Aker, mendean morroi asko dituen ahaidea; Galtzagorri, kristauentzat ispiritu maltxurra duena; Ieltxu, ahotik sua botatzen duen txoria; Inguma, gaueko jeinua; eta Sorgin, leizetan Mariren neskame dauden ahaideak. Bestalde, Lur, Eguzki, Ilazki, Ur, Gau, Su, Mendi, Oneztarri, eta Maiatza pertsonaia naturalak dira.
Maskarada egun osoko ikuskizuna da eta 1978garren urtean auzune horretan sortutako Lamiako Maskarada taldeak, herriaren partaidetzarekin, bertoko jaiak ospatzen direnean antzezteko ohitura dauka, urte batzuetan arazo ekonomikoak medio proiektua ahuldu bazen ere. Lehenengo zatian, Langileria eta Gaztelubide kaleak gurutzatzen diren puntuan, fanfarria, adarra, erraldoiak eta Maiatza agertzen dira. Antzezpenaren bigarren zatian, pertsonaia guztiak azaltzen diren bitartean Prudentzia agertzen da bere semeari buruz galdezka. Geroago, kalejira baten bitartez herritarren artean nahastu eta desagertzen dira gaueko akelarrea prestatzeko. Hirugarren zatian, Prudentzia emakumearen kondairak bizia hartzen du Antonio Trueba idazlearen Lamiako Kantuaren bitartez. Prudentzia haurdun dagoela, Martin bere senarra Gaztainondo batetik erori eta hil egiten da. Handik eta bi hilabetera Inaxio semea jaio zen. Honek itsasoratu egin zen bere ilusiorik handiena zelako eta Prudentzia goibel geratzen da. Arratsalde batean bela zuri bat ikusi eta berehala ontziaren bila joaten da vaina Inaxiorena ez zela eta, Ondizeko ihitzetan penaz hil egiten da. Momento horretan lamien kantua entzuten da eta Prudentzia honako batetan bihurtu omen da.