Parte hartu nahi duzue?

Gaur lehenengo bilera egin dugu eta aurten Lamiako Maskarada aurrera eramateko zuen laguntza behar dugu. Dakizuenez, partaidetza belaunaldiz belaunaldi aldatzen da eta badaude urteak non jende gehiago behar direnak.

Aurten halako urte bat da, beraz parte hartu nahi duzuenok etor zaitezte hurrengo igandean (Martxoak 1ean) Lamiakora eta anima zaitezte Lamiako Maskaradan parte hartzera. Berez, 7-8 pertsonaiak libre daude, gehienak mutilek egiten dituztenak baina dantzatzeko prest zaudetenok hurbil zaitezte eta ikusiko dugu nola moldatzen garen.





Lehenengo entsegua: Martxoak 1ean

Martxoak 1ean Lamiako Maskarada 2020 prestatzen hasiko gara!

Parte hartu nahi baduzue, etor zaitezte Lamiakora Martxoak 1ean 16.30etan!

Anima zaitezte!








Jantziak prestatzeko momentua da

Urtero bezalaxe, zuen laguntza eskatzen dizuegu LAMIAKO MASKARADA ospatzeko. Hain zuzen ere, Lamiako eta Txopoetako balkoiak oihalez apaintzera eta baserritarrez jantzirik etortzera gonbidatzen zaituztegu maiatzaren azken ostiralean. Halako gauzak ez dira egun batean prestatzen, eta horregatik jakinarazten dizuegu oso oihal politak salgai daudela dendetan blusoi berriak egiteko.

Beste urteetan zuen balkoiak ez bazenituzten apaindu edota "Maskaradaz jantzita" ez bazineten etorri, orain da momentua dena prestatzen hasteko!

Hemen ikus ditzakezue Maskaradan erabiltzen ditugun jantzien eta balkoietan jartzen ditugun oihalen adibide batzuk.

Anima zaitezte!!!

>