MILA ESKER!

Urte osoan zehar lan egin ondoren, atzo #LamiakoMaskarada2023 ospatu genuen. Dudarik gabe, MUNDIALA izan zen eta berriz ere gure auzoaren izaera eta nortasuna ospatu genuen!

 
Laster jarriko ditugu blogean, facebook eta gure youtube kanalean taldeko kideok atera genituen bideoak eta argazkiak. Gero eta argazkilari gehiago etortzen dira, beraz adi egon zeren eta ateratako miloi argazki horiek laster agertuko baitira sare sozialetan! Gainera, aurten akelarrea pantailan ikusi egin dugu, eta bideo hori zuekin ere laster partekatuko dugu.


Bagara jende asko taldean lan egiten duena baina Maskarada eguna aurrera eramateko pertsona ASKO hurbiltzen dira taldeari laguntzeko. Beraz bihotzez eskertzen dugu LAGUNTZAILE guztien lana, ZUEN LAGUNTZA BARIK EZIN IZANGO GENUKE LAMIAKO MASKARADA OSPATU. DENON ARTEAN lortu dugu Maskarada PAREGABEKO TRADIZIOA IZATEA eta espero dugu betirako izatea! 

ZORIONAK gure belaundaldi berriari, goi-mailako ekitaldia egin zuten atzo!!!

GORA LAMIAKO MASKARADA ETA HURRENGO URTERA ARTE!!!!