Maskarada 2023 iritsi da!

Lamiako Maskarada ospatzeko eguna iritsi da! Badirudi eguraldi ona egingo duela, beraz gurekin batera gozatzera animatzen zaituztegu eta horretarako zuen balkoiak oihalez apaintzera eta "Maskaradaz" jantzirik etortzera gonbidatzen zaituztegu. Guk geuk egin ditugun aldaketak zuen gustokoak izatea espero dugu. Egia esan, ilusio handiz lan egiten dugu guztiok egun honetaz goza dezagun eta esan beharra dago batzutan ez dela batere erraza halako ospakizuna aurrera eramatea baina eguna iritsi da eta gozatu behar dugu!

 
Lamiako Maskaradak gogora ekartzen du lamia zein beste pertsonaia mitologikoei bizia eman zien kondaira. Ospakizun aparta da Euskal Herri osoan, Maskarada Inauterietatik desberdintzen delako. Ikuskizunean Prudentziaren kondairak bizia hartuko du Antonio Truebaren ‘El Canto de la Lamia’-ren bitartez eta jai moduan aurkeztuko da.

Murgil zaitezte gaur gure ohituretan eta gure kulturan!

Gora Lamiako Maskarada eta gure auzoaren izaera, DENON ARTEAN lortu dugu Maskarada PAREGABEKO TRADIZIOA IZATEA!

HERRI BAT GARA GU! 

Urtero bezalaxe, adarra entzuten dugunean Harry gurekin egongo da!