Gaur fanfarrea eta Txikiak Dantza Taldea gerturatu dira gurekin batera akelarrea prestatzeko.
Maskarada ospatzeko gutxi falta zaigu eta horregatik Lamiako Maskarada urtero kaleratzea zaila dela azpimarratu nahi dugu. Egia esan, jende askok urteak eta urteak daramatza dohainiko lana egiten eta bere denbora pertsonala hiltzen, guztiok goza dezagun auzoan daukagun altxor horretaz. Beraz, espero dugu ahalegin guztiak merezi izatea, eta maiatzeko azken ostiralean auzo osoak talde heterogeneo baten eta adin desberdinetako talde baten lana gozatzea, helburu komun bat duena: auzo baten nortasuna aldarrikatu eta ospatzea.
Gora Lamiako Maskarada!