Bihar Lamiako Maskarada

Bihar Lamiak bueltatzen dira Lamiakora!!!!!! Anima zaitezte gure jaia ospatzera!!!! Gora Lamiako Maskarada!!!!!!!!!

Dantzatzeko prest al zaudete????

8 egunetan Mari, Prudentzia, Lamiak eta mito guztiak Lamiakora bueltatuko dira, prest al zaudete beraiekin dantzatzeko???

Dokumentala 2004 (Lamiako Maskarada)

Orain dela urte batzuk egindako dokumental polit hau!!!!!!!! Gozatu gure auzoa nola aldatu den ikusten!!!

Aker

Erritu honen izena Nafarroa Garaian dagoen Zugarramurdiko leizeen alboan dagoen larre edo zelaietik datorkio. Zelai honek Akelarre du izena. Herri etimologiaren arabera, Akerraren larrea esan nahi omen du, ospakizun hauetan aker beltz bat gurtzen omen zelako, Satanen gurtzarekin lotua. Lamiako Maskaradan Aker, tronuan jesarrita, akelarrearen burua da.

Lamiak

Lamiako Maskaradaren berezitasunetako bat izenak berak azaltzen digu eta auzoaren izena bera ere hortik dator: Lamiako.



Lamiako Maskaradan Lamiak dira pertsonai eta protagonista nagusiak. Lamiek emakumeen gorputza eta ahate hankak dituzte. Ura atsegin zaie eta haren zurrumurruak abestera bultzatzen ditu, beren adats luzeak orrazten dituzten bitartean.



Prudentzia

Lamiako Maskaradan Prudentziaren istorioa kontatzen da: Kondairak dioenez, XVII. mendearen hasieran Berriz mendian Prudentzia bizi zen, eta ondoko baserri batean, Martin. Laiatzeko garaian lanerako biltzen ziren, eta hortik maitasuna sortu zen. Ezkondu egin ziren. Prudentzia haurdun zegoela, Martin gaztainondo batetik erori eta hil egin zen. Handik bi hilabetera euren semea jaio zen: Inazio. Prudentziak, ahaleginak eginez, semea hazi zuen eta gurasoen tradizioa jarrai zezan saiatu zen, hots, lurra lantzea. Baina soroen jabe izateko adina zuenean, dena saldu eta itsasoratu egin zen, hura baitzen haren ilusiorik handiena. Prudentzia triste geratu zen, zerumugari begira semearen ontzia desagertu arte. Arratsalde batean Berriz mendian zegoelarik, itsasontzi zuri bat ikusi zuen. Orduan, korrika basoa eta padura zeharkatuz, ontziaren bila joan zen. Txalupa ondora iritsi zenean, garrasi mingarri bat eginez lurrera erori zen. Ez zen Inazioaren txalupa. Ahal zuen moduan etxera iristen saiatu zen, eta Ondizko paduretan hil zen. Momento horretan lamien kantua entzun zen, eta Prudentzia lamia bihurtu zela esaten da. Kantu goxo hori mendi horien semea itsasoratzen denean entzuna da. Geroztik Ondizko padurei Lamiako Hondartza izena ematen zaie, eta hortik dator gure auzoaren izena.

Mari eta Sugaar

Maiatzan gaudenez eta Lamiako Maskarada berriro ospatzeko prest gaudela eta, hasiko gara Lamiako Maskaradan parte hartzen duten pertsonaiak aurkezten. Gaur Mari eta Sugaar-en txanda da


Mari emakumezko jeinu nagusia da. Lurraren barnealdean bizi ohi da. Haren ikurra igitaia izanez, tximistaren aurka babesten du.


Sugaar erdi suge erdi gizon itxura duen jeinua da. Mariren senarra omen da eta ostiralero elkartzen dira, Sugaarrek Mari orrazteko. Sugaar lamien jabea ere omen da.