Bueltan gaude!

Aste santuko atsedenaldia eginda, bueltan gaude!!!

Jakinarazten dizuegu azken orduko arazoak direla eta, pertsonaia bat libre dagoela. Hain zuzen ere, neska bat behar dugu; beraz parte hartzeko gogorik izatekotan hurbil zaitezte Lamiakora hurrengo igandean eta ea nola moldatzen garen.

Lau entsegu baino ez dira falta!

Auzoaren aldaketa

Aurten gure auzoan geratzen zitzaigun azken "berdegunea" desagertu egin da. Lehendabiziko Maskaradetan, bigarren atalan hain zuzen, gure pertsonaiak baserritik ateratzen ziren. Orain aldiz baserriak ez daude eta auzoaren aldaketara nolabait moldatu behar dugu.

Gogora ditzagun auzoan geneuzkan leku politak!