Dagoeneko 5 buruhandi ditugu, beste bat izango dugu aurten?
23. Korrika
Harro herri, euskaraz jakin zein ez, har dezagun
dimentsio orotan eragiteko konpromisoa, herria batuta.
Harrotasunez! Konplexuak gainetik kendu,
mugi dezagun euskararen herria, ingurua mugiarazi arte.
Harro hadi Kantauri itsasoa,
Arabako mahats, Bardeako buztin.
Harro zite Pirinioetako elur, Meatzaldeko burdina.
Elkarrekin nahi ditugu pausoak egin,
espazio berriak irabazi eta, hitzez zein ekintzez,
aldarri egin.
Gauden harro garenaz, eta egiten dugunaz.
Bete ditzagun etxe eta kaleak euskaraz.
Harro plazan, online zein kanpoko bizitzan.
Harro herri, eta harro KORRIKAn!
Aurten ere Lamiako Maskarada Korrikaren alde!
Azken zuzenketak...
Urte asko daramatzagu liburu batean lanean, baina gaur azken zuzenketak amaitu ditugu eta azken ediziora pasatuko da aste honetan zehar. Jende asko aritu da lanean, 1979tik maiatzeko azken ostiralean gure herriak ospatzen duenaren lekuko izan dadin.