Azkenak izango ote dira?

Zuzenketekin amaitu genuela uste genuen, baina liburu hau ez da inoiz amaitzen. Orain, euskarazko bertsioaren zuzenketak ditugu.

Laster bukatzea espero dugu, eta 2024an liburu honetaz gozatzeko aukera izango duzue.
 

 

23. Korrika

 Harro herri, euskaraz jakin zein ez, har dezagun
dimentsio orotan eragiteko konpromisoa, herria batuta.
Harrotasunez! Konplexuak gainetik kendu,
mugi dezagun euskararen herria, ingurua mugiarazi arte.

Harro hadi Kantauri itsasoa,
Arabako mahats, Bardeako buztin.
Harro zite Pirinioetako elur, Meatzaldeko burdina.
Elkarrekin nahi ditugu pausoak egin,
espazio berriak irabazi eta, hitzez zein ekintzez,
aldarri egin.

Gauden harro garenaz, eta egiten dugunaz.
Bete ditzagun etxe eta kaleak euskaraz.
Harro plazan, online zein kanpoko bizitzan.
Harro herri, eta harro KORRIKAn!

Korrika 

 Aurten ere Lamiako Maskarada Korrikaren alde!


 

 

Azken zuzenketak...

Urte asko daramatzagu liburu batean lanean, baina gaur azken zuzenketak amaitu ditugu eta azken ediziora pasatuko da aste honetan zehar. Jende asko aritu da lanean, 1979tik maiatzeko azken ostiralean gure herriak ospatzen duenaren lekuko izan dadin.

Laster kontatuko dizuegu noiz eta nola argitaratuko den Lamiako Maskaradaren liburua.
 
 



 

Liburua editatzen...

Urte askotan jende askok parte hartu ondoren, liburuaren azken etapan gaude. Hain zuzen ere, Enfoke inprimategia editatzen ari da. Haiekin batera lanean ari gara liburua ahalik eta politena izan dadin.

Dudarik gabe 2024an, maitasun eta ahalegin handiz egindako lan handi horretaz gozatu ahal izango duzue.

Liburua gaztelaniazko bertsioan eta euskarazko bertsioan aterako da eta hemen doakizue aurkibidea.
 
 Mila esker parte hartu duzuen guztioi eta Gora LAMIAKO MASKARADA!
 




Argazkiak: Leioa Udala

Urtero bezalaxe Asier Bastida argazkilariak Maskaradan sekulako argazki politak ateratzen ditu. Hementxe doakizue berak egindako selekzio bat. 

Mila esker Asier!








































Argazki gehiago

Gaur argazki gehiago partekatzen dugu; hauek Maskaradako partaide baten lagun batek ateratakoak dira. Mila esker gurekin partekatzeagatik!