Pasa den astean azpimarratu genuen laguntzaileen beharra Lamiako Maskarada burutzeko. Era berean antolatzaileen lanak kriston garrantzia dauka gure jaia ospatzeko. Dakizuenez azken urte hauetan Arene eta Arkaitz antolatzaileak izan dira eta urtean zehar biek pilo bat lan egin ohi dute. Aurten ere Leti beraiekin batera dena prestatzen egon da eta hiruren artean antolatu dute Lamiako Maskarada 2015.
Esan beharra dago, aurten beste urteetan baino askoz gehiago lan egin dutela antolatzaileek. Izan ere, haiek lortu egin dute Udalaren laguntzarekin batera DVDa aurrera eramatea eta hurrengo astean aterako ditugun erraldoiak eta buruhandi berriak haiei eskertu behar dizkiegu. Gainera, jantzi berriak aterako dituzte laminek. Beraz, bihotzez eskertzen dizuegu egiten duzuen kriston lana Lamiako Maskarada aurrera ateratzeko.
Beti esaten dugunez, MILA ESKER denoi, bereziki laguntzailei eta antolatzailei.
Gora Lamiako Maskarada!!!
LAMIAKO AUZOARI DEIKA
Dakizuenez, urtez urte jo ta ke lan egiten dugu LAMIAKO MASKARADA aurrera eramateko asmoz. Aurten ere Ekainaren 5ean kalean egongo gara gure jaia ospatzeko.
Zuen laguntza barik LAMIAKO MASKARADA ez da ezer eta horregatik beste urteetan bezalaxe Lamiako eta Txopoetako balkoiak ohialez apaintzera animatzen zaituztegu. Era berean, baserritarrez jantzirik etortzera gonbidatzen zaituztegu.
Denon artean eta maskaradaren bidez LAMIAKO auzoaren izaera eta ohiturak Euskal Herriko kulturan nabarmentzea lor dezakegu.
ANIMA ZAITEZTE!

Dantzatzeko prest!
Tele 7 telebistan
DVDa salgai
Laguntzaileak
Prudentziaren Kondaira
Lamiako Maskaradan Prudentziaren istorioa kontatzen da:
Kondairak dioenez, XVII. mendearen hasieran Berriz mendian Prudentzia bizi zen, eta ondoko baserri batean, Martin. Laiatzeko garaian lanerako biltzen ziren, eta hortik maitasuna sortu zen. Ezkondu egin ziren. Prudentzia haurdun zegoela, Martin gaztainondo batetik erori eta hil egin zen. Handik bi hilabetera euren semea jaio zen: Inazio. Prudentziak, ahaleginak eginez, semea hazi zuen eta gurasoen tradizioa jarrai zezan saiatu zen, hots, lurra lantzea. Baina soroen jabe izateko adina zuenean, dena saldu eta itsasoratu egin zen, hura baitzen haren ilusiorik handiena. Prudentzia triste geratu zen, zerumugari begira semearen ontzia desagertu arte. Arratsalde batean Berriz mendian zegoelarik, itsasontzi zuri bat ikusi zuen. Orduan, korrika basoa eta padura zeharkatuz, ontziaren bila joan zen. Txalupa ondora iritsi zenean, garrasi mingarri bat eginez lurrera erori zen. Ez zen Inazioaren txalupa. Ahal zuen moduan etxera iristen saiatu zen, eta Ondizko paduretan hil zen. Momento horretan lamien kantua entzun zen, eta Prudentzia lamia bihurtu zela esaten da. Kantu goxo hori mendi horien semea itsasoratzen denean entzuna da. Geroztik Ondizko padurei Lamiako Hondartza izena ematen zaie, eta hortik dator gure auzoaren izena.
.

Maiatzak 22an Tele7an
Maiatzak 22an Lamiako Maskarada taldeko partaide batzuk Tele7-an agertuko dira Prudentziaren kondaira kontatzeko. Aurten elkarrizketarekin batera bideoak ere jarriko dituzte. Adi egon 17.30etan edo telebistaren aurrean!!!
Gora Lamiako Maskarada!!!
Gora Lamiako Maskarada!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)