Prudentzia

Lamiako Maskaradan Prudentziaren kondairak bizia hartzen du, Antonio Trueba-ren “El canto de la Lamia” Jesús Basañezen “Lejona, Anteiglesia Vizcaina” liburuan agertzen dena:

Kondairak dioenez, XVII. mendearen hasieran, Berriz mendian Prudentzia bizi zen eta ondoko baserri batean Martin. Laiatzeko garaian lanerako biltzen ziren eta hortik maitasuna sortu zen. Ezkondu egin ziren. Prudentzia haurdun zegola, Martin gaztainondo batetik erori eta hil zen. Handik bi hilabetera euren semea jaio zen, Inazio. Prudentziak ahaleginak egiten bere semea hazi zuen eta bere gurasoen tradizioa jarrai zezan saiatu zen, hots, lurra lantzea. Baina soroen jabea izateko adina zuenean, dena salduz itsasoratu egin zen, bere ilusiorik handiena. Prudentzia triste geratu zen, Martinen ehortzi ondoan, horizonteari begiratuz bere semearen untzia desagertu arte. Arratsalde batetan Berriz mendian zegoenean, bela zuri bat ikusi zuen. Orduan korrika baso eta padurak zeharkatuz ontziaren bila joan zen. Txalupa ondoan zegoenean, minezko garrasia emanez lurrera erori zen. Ez zen Inazioren txalupa. Ahal izan zuen moduan etxera iristen saiatu zen eta Ondizeko ihitzetan hil zen. Momentu horretan lamien kantua entzun zen eta esaten da Prudentzia honako hau bilakatu zela. Kantu goxo hau mendi hauen semea itsasoratzen denean entzuna da. Momentu hartatik, Ondizko ihitzei Lamiako Hondartza izena ematen zitzaien eta hortik gure auzoaren izena.