Maiatza!! Maiatza!!

Maiatzan gaude, eta horregatik gaurko posta Maiatza pertsonaiari eskeiniko diogu.

Maiatza Lamiako Maskaradako 1.zatian agertzen da eta berak musikaren bidez auzotarrak Maskaradan parte hartzera gonbidatzen ditu. Betidanik lore-oihalekin jantzi arren, bere jantzia zeharo aldatu da urteetan zehar.

Maiatza!!!! Maiatza!!!!! eta espero dezagun aurten "maiatzako ura" ez ekartzea....