Hauteskunde Programak
Azken hamarkadetan Leioa Udalaren diru-laguntzak jaso egin ditugu, beste edozein kultur taldeek jasotzen dituzten bezalaxe. Hala ere, Lamiako Maskarada auzokideon artean antolatzen dugu eta holan izan da lehendabiziko Maskaradatik. Izan ere, Lamiako Maskarada elkarte moduan sortu zenetik, taldearen helburu nagusia gure kultura, nortasuna eta ohiturak mantentzea izan da. Era horretan, auzokideok gogor lan egin dugu 40 urte hauetan zehar Maskarada urtero kaleratzeko. Hau esanda, Lamiako Maskarada kultur elkarteak azpimarratu nahi du ez zaigula batere gustatzen hautesku programa batean agertzea, ez dauka zentzurik. Gure Maskarada gai kulturala da, ez dauka zer-ikusirik politikarekin eta ez dugu ulertzen zergatik agertu garen hauteskunde-panfleto batean.
Mesedez, Leioako Udalak kultura bultzatzen duela adierazi nahi izatekotan, badaude gauza asko Udalak antolatuta direnak, Umore Azoka edota aurrezku Txapelketak, esate baterako....Baina Lamiako Maskarada beste gauza bat da, auzo-lana alegia, eta ezin da erabili botoak jasotzeko.
Lamiako Maskarada