Maskarada zer den ondo ulertzeko, Aratusteetatik desberdindu behar dugu esangura desberdina daukatelako. Ihauteriak garizumaren hasieran izaten dira eta elementu bat sutara botatzen da erruak ondaintzeko. Maskaradan, ordea, elementu hau ez da beharrezkoa eta edozein sasoiean ospa daiteke. Solstizioak, ekinozioak eta maiatzeko jaiak saioi aproposak dira.
Maskarada ostiralean ospatzen da, maiatzaren azken ostiralean. Tradizioari kasu eginez egun hau zeruari eskeinita zegoen, baita ilargiarekin erlazionaturik ere. Ostirala akelarreak ospatzeko eguna da eta egun honetan Mariren senarra, Sugaar, Mariren kobazulora joaten zen honi ilea orraztera.
Maskarada Euskal Herriko mito garrantzitsuenak biltzen saiatzen da, lamiak garrantzitsuenak izanik. Hau dena jai moduan aurkezten da non herri eta pertsonaia mitologikoak elkartzen dira musika eta dantzari esker.
I ATALA
17.30h
Langileria eta Gaztelubide kaleak gurutzatzen diren puntuan, fanfarria, adarra, erraldoiak eta herria agertzen dira. Adarraren soinuaren ostean Maiatza agertzen da menditik saltoka eta oihuka. Kadeneta bat sortzen da herriarekin, Maiatza buruan duelarik, maiatzako hilabetea eta Maskarada herrian zehar iragarriz. Lamiakoko geltokirarte abiatzen dira han Lamiako Txikiak dantza taldeak eta herriak dantzatzen dute mundu guztia Maskaradan parte hartzera gonbidatuz.
II ATALA
18.00h
Adarraren soinuaren ostean danak abiatzen dira lamiaren eskulturaraino orden bat mantenduz. Horrela lehenengo adarra, gero fanfarria, ostean erraldoiak eta gero herria eta dantza taldea. Ibilbide guztian zehar, Prudentzia bere semeagatik galdetzen du herritar orori eta Maiatzak, maskarada eta hilabetearen zalpena aldarrikatzen ditu herriko txoko guztietatik zehar.
Aurkitzen ditugun lehenengo pertsonaiak:
Mari eta bere senarra Sugaar: Mari eserita dago eta Sugaarrek Mariren ilea orrazten du. Adarraren hiru soinuak entzun ostean egitekoa utzi, altzatu eta udaberri dantzatzen dute. Maskaradara integratzen dira hau presidituz
Hemendik aurrera, pertsonaia mitologiko batekin aurkitzen direnean Marik dantza bat eskainiko die euren jabea delako eta lamiekin aurkitzerakoan, Sugaarrekin lamiadantza dantzatuko dute lamiek, beraien jabea delako. Horrela Maskaradara gonbidatuko dituzte mitoak Maskaradarekin bat egiteko. Atal hau bukatzeko mito eta lamia guztiek lamiadantza dantzatzen dute, gero kalejira baten bitartez herritarren artean nahastu eta desagertzen dira gaueko akelarrerako prestatzeko.
III ATALA
22.30h
Atal honetan Prudentziaren kondairak bizia hartzen du Antonio Truebaren “ El Canto de la Lamia”-ren bitartez. Bere biziaren kondaira kontazen den artean Prudentzia eskenatokian azaltzen da honi buelta bat emanez, istorioa bukatzen bere aulkian hil egiten da. Hiru adar soinuren ostean, fanfarria, erraldoiak, Zankuak zuziekin eta pertsonaia mitologikoak lamiadantza soinuen artean agertzen dira. Adarraren ostean Maitza saltoka eta oihuka dabil “Maiatza, maiatza” hilabetea ailegatu dela iragarriz.
Lamiak alde batetik bestera dabiltza saltona eta oihuka, Prudentziaren aulkira heldu arte. Prudentzia lamia bihurtzen dute eta Sugaar eta Mendirekin lamiadantza dantzatzen dute.
Pertsonaia guztiak egurra batu eta sua sortzen da Ieltxuk hiru irrintzien ostean zuzia bota ostean. Lamiako Txikiak dantza taldea azaltzen da herria errepresentatuz eta sokadantza egiten dute.
Abadea kanpai dorrean agertzen da eta Ieltxurekin enfrentamendua izan ostean pertsonaia mitologiko guztiek ospatzen dute paganismoaren garaipena.
Sugaarrek lamiak deitzen ditu eta hauek abestu egiten dute beraien kantua, gero lamiadantza dantzatzen dute. Ostean beste mitoak gonbidatzen dituzte lamiadantza dantzatzera. Azkenik herria gonbidatzen dute eurekin dantzatzera.