Lamiakoko Antzokiaren egoera larria ikusita eta Lamiako eta Txopoeta auzoetako elkarte biltokirik ez dagoenez, Leioako Udala animatu nahi dugu bere jabetzan dituen lokalak erabiltzera. Leioako erdigunean udal-erabilerako lokalak daude, udalerriaren zati bati zerbitzu handia eta ona ematen diotenak. Hala ere, gure auzoan 2021eko abenduan Neinorreko etxeetako lokalak erosi arren, ez dira ezertarako erabili. Leioako Udalak berak 2022ko irailean bilera batean baieztatu zigun Lamiako Maskaradak erabil zitzakeela, baina urteak pasa ahala, zoritzarrez, grafitiak egiteko leku gisa baino ez dute balio.