ZER da LAMIAKO MASKARADA?
Maskarada zer den ondo ulertzeko, Aratusteetatik desberdindu behar dugu. Esangura
desberdina dauakatelako. Ihauteriak garizumaren hasieran izaten dira eta elementu bat
sutara botatzen da erruak ondaintzeko. Maskaradan, ordea, elementu hau ez da beharrezkoa
eta edozein sasoiean ospa daiteke. Solstizioak, ekinozioak eta maiatzeko jaiak saioi
aproposak dira.
Maskarada ostiralean ospatzen da. Tradizioari kasu eginez egun hau zeruari eskeinita
zegoen, baita ilargiarekin erlazionaturik ere. Ostirala akelarreak opatzeko eguna da. Egun
honetan Mariren senarra den Sugaar, Mariren kobazulora joaten zen honi ilea orraztera.
Maskarada Euskal Herriko mito garrantzitsuenak biltzen sahiatzen da, lamiak
garrantzitsuenak izanik. Hau dena jai moduan aurkezten da non herri eta pertsonaia
mitologikoak elkartzen dira musika eta dantzari esker.