Nola sortu zen Lamiako Maskarada
1978.urtean sortu zen Lamiako Maskarada. Euskal Herri eta herriko mitologia
berreskuratzen dituen jai berezia da Maskarada, non herri partaidetza eta nortasun jakingura
elemento nagusiak dira.
Proiektu hau, lamiakoztarrek euren herriaren nortasun jakinnahia eta Lamiako herriaren
istorioagatik ezaguna izan zedin jaio zen. Gazte talde baten jakingurak bultzaturik eta
ikerketa garrantsitzu baten ostean galdera kalera atera zuten. Ikerketaren ideiak aurrera
egiten eta herriko jende gehienak lagundu egiten zuen lamia eta paduretako istoria eta
mitologia bilatzen. Herriko nagusiekin hitz egiten eta gaiari buruzko bibliografia bilatu
zuten. Datuak prest zirenean, herri guztia bildu zen asanbladan eta herriaren nortasuna
jaiaren bitartez bereskuratzea erabaki zuten.
Lehenengo janzki eta maskarak prestatzen hasi ziren, baita lamia itxura zuten erraldoiak.
Hasiera batean jendea nahiko harrituta egon arren herrian prestatzen ari denarekin, jo ta ke
ibili ziren lanean, laguntza eskeintzen edo beharrezkoa den materiala ematen, atrezzoa, idi
gurdi bat, egurra... Lamia-dantzaren musika sortu zuten eta lamien dantza berreskuratzen
zen Lamiako Txikiak dantza taldeari esker. Akelarre eta antzezkizunerako lehen entseguak
egiten ziren. Jendea ilusioz beteta zegoen eta azkenik, zailtasun askoren ostean, baina
herritarren laguntzarekin, 1978ko Maiatzaren azken ostiralean jaiotzen da Lamiako
Maskarada.
Lau urteetan zehar, proiektua sortu zuten gazteek aurrera ateratzen dute Lamiako
Maskarada, urtero hobekuntzak lortuz, baina 1981. urtean arazo desberdinengatik proiektua
ahuldu egiten da bi urteetan zehar. 1984. urtean malenkoniaz beteriko gazte talde batek,
esfortzu eta konpromisu handiarekin berreskuratu eta indartu egiten du Maskarada.
Ordutik ona urtero maiatzeko azken ostiralean, Lamiako herrian antzeztu egiten da
Lamiako Maskarada.