Apirilak 28 Kultur Leioan!

Dakizuenez, Apirilak 28an "Lamiako Maskarada: 40. urteurrena" eskeiniko da Kultur Leioan arratsaldeko 19.30etan. Sarrera dohainik izango da eta Kultur Leioan bertan zuen sarrerak har ditzakezue. Baina lasai egon, oraindik ez daudela prest eta! Apirilak 16an har ditzakezue.

Dokumental honetan, Bufalo Produkzioak egindakoa, garai guztietako partaide askoren elkarrizketen bidez, Lamiako Maskaradak denbora pasa ahala hartu duen garrantzia azalduko da.

Laster informazio gehiago jakinaraziko dizuegu