Euskaraldia

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da lehen Euskaraldia Leioan helburu hauekin: euskaraz hitz egin eta ulertzen duten herritarren arteko harremanetan ohiturak aldatzea eta herriko entitateak euskarazko hizkuntza praktikak babesteko neurriak hartzera bultzatzea.

Euskaraldirako IZEN-EMATE OFIZIALA IRAILAREN 20AN HASI ZEN. EZINBESTEKO BALDINTZAK PARTE HARTU AHAL IZATEKO: 16 urtetik gora izatea eta euskara ulertzea!!

leioaztarrak.eus webguneak Leioako Euskaraldiaren inguruko komunitatearen bilgunea izan nahi du.

EUSKARALDIAn herritarrak Ahobizi edo Belarriprest izatera gonbidatu nahi ditugu.

AHOBIZI: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Eta ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

BELARRIPREST: Egidazu euskaraz mesedez, nik euskaraz zein erdaraz erantzungo dizut.

Lamiako Maskarada ere Euskaraldiaren alde!!!

ANIMA ZAITEZTE!