Prest al dituzue jantziak?

Urtero bezalaxe, zuen laguntza eskatzen dizuegu LAMIAKO MASKARADA ospatzeko. Hain zuzen ere, Lamiako eta Txopoetako balkoiak ohialez apaintzera eta baserritarrez jantzirik etortzera gonbidatzen zaituztegu. Beste urteetan zuen balkoiak ez bazenituzten apaindu edota "Maskaradaz jantzita" ez bazineten etorri, orain da momentua dena prestatzen hasteko eta era horretan Maiatzak 26an jaia gozatzeko prest egongo zarete guztiok!

Hemen ikus ditzakezue Maskaradan erabiltzen ditugun jantzien eta balkoietan jartzen ditugun ohialen adibide batzuk.

Anima zaitezte!!!

Gora Lamiako Maskarada!!




Apirilean gaude!

Igandero bezalaxe Lamiako Maskarada taldeko partaide guztiok elkartu gara gure jaia hobetzeko asmoz. Lan gogorra izan arren, primeran pasatzen dugu!


Kantu Afari 2017

Atzo Lamiako Maskarada taldeko partaide batzuk Altzaga Ikastolan antolatutako Kantu afarian egon ziren