Maiatzan 19an Tele 7an!

Bariku honetan, Maiatzak 19an, Tele7an agertuko gara. Aurreko urteetan bezalaxe zuzenean izango da. Beraz, adi egon 17.40etan telebista aurrean.

Bitartean aurreko urteko argazkiak edota bideoak ikus ditzakezue!

GORA LAMIAKO MASKARADA!








Akerren tronu berria!

Esan dizuegunez, aurten gauza pilo bat aldatu egin ditugu eta gaur akerren tronu berria zuekin partekatzen dugu.

Txano Berriak!

Aurten gauza pilo bat aldatu egin ditugu, eta haien artean perstonaia naturalak daramatzaten TXANOAK. Aurreko urteetan bezalaxe, Iruneko artisauak (Garate eta Benito) izan dira aldaketa honen egileak eta hurrengo argazkian ikusten duzuenez, kriston ikaragarriak dira!!!



Euren webgunea ikusi nahi baduzue, hementxe dago: http://gigantes-garate.com/

Mila esker!!!!