Duela 2 aste Lamiako Maskarada ospatu genuen eta Leioa Udalak ematen duten dirulaguntza barik egin genuen zeren eta oraindik ez zen argitaratu zenbat jasoko genuela. Hain zuzen ere, gaur notifikazioa jaso egin dugu eta inolako argudiorik eman gabe 412 € gutxiago eman dizkigute, 2019eko ohiko-dirulaguntza 2.612,50 €-koa izan zen eta aurtengoa ordez 2.200 €-koa. Orain arte urtero mantentzen zuten diru zenbatekoa eta hori dela eta guk egindako gastuak 2019eko dirulaguntzaren arabekoak izan dira. Izan ere, 2.774,49€ behar izan ditugu Maskarada 2022 ospatzeko. Zoritzarrez, Leioako Udalak uste du egiten dugun ekitaldia aurten ez zuela merezi dirulaguntza berdina. Azpimarratzen dugu gurekin ez direla harremanetan jarri ez dirulaguntzaren murrizketaz jakinarazteko ezta Maskarada egin ondoren zoriontzeko.
Nahiz eta halako gauzak gertatu, kultura bultzatzen jarraituko dugu eta jende askoren laguntzaren bidez Lamiako Maskarada urtero kalean egongo da. Gure Maskarada Leioako ospakizunik folklorikoena da eta hori guk geuk mantentzen jarraituko dugu.
Gora Lamiako Maskarada!