Entseguak bueltatu dira!

Gaur aste santuko atsedenaldia hartu ondoren, lehenengo entsegua izan dugu. Gero eta gutxiago geratzen da Lamiako Maskarada 2016 ospatzeko eta esan beharra dago igandero etortzen garen guztion artean Lamiako Maskarada aurrera eramatea lortzen dugula, hau ez da egun baten kontua eta horregatik taldeko antolatzaileok ezkertzen dizkizuegu igandero egiten dituzuen ahaleginak etortzen zaretenoi.

Gora Lamiako Maskarada!


Euskaraz Bizi Eguna Leioan

Leioan ospatuko da Euskaraz Bizi Eguna, apirilaren 16an.

«Euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna; norbanako zein komunitate, euskaldunok sasi artetik salto egin eta garenaz harro gaudela, euskaraz bizi nahi dugula erakusteko eguna dugu; herri euskaldunean eta euskararen alde egotetik harago, horren alde egiteko prest gaudela adierazteko eguna», nabarmendu dute antolatzaileek.

Mezu horren inguruan Leioan erakutsi nahi dute euskaraz bizi nahi duen herri bat dagoela, jaia eta aldarrikapena uztartuz, herri eragileekin auzolanean osatutako egitaraua osatuta.

Anima zaitezte parte hartzera!

Aker

Erritu honen izena Nafarroa Garaian dagoen Zugarramurdiko leizeen alboan dagoen larre edo zelaietik datorkio eta zelai honek Akelarre du izena. Herri etimologiaren arabera Akerraren larrea esan nahi omen du, ospakizun hauetan aker beltz bat gurtzen omen zelako, Satanen gurtzarekin lotua. Beraz, mundu guztian zabaldua dagoen euskal hitz honen jatorria Zugarramurdi herriko haitzulo sarreran dagoen zelaitxo batean dago.

Lamiako Maskaradan Akerrek, tronuan jesarrita, Sorginen eta aztien batzarra (akelarrea) zuzentzen du.

Euskal Mitologiaren ikuspegi orokor bat izan nahi baduzue, gomendatzen dizuegu hurrengo webgunea (www.amaroa.com). Web honetan, euskal mitologiaren ezaugarriak, jainko eta pertsonaien elezaharrak aurkituko dituzue.