Lamiako Maskarada orain antolatzen dugunok noizean behin atzerantz begiratzen dugu gure taldeko momenturik zoragarrienak gogoratzeko. Bazegoen garai bat non Rosana eta Ainhoa taldeko antolatzaileak zirela eta urte haietan kriston ondo pasatu genuen: Mari (Bea), Sugaar (Arkaitz), Prudentzia (Miren, Mónica), Maiatza (Gari, Aitor), Ieltsu (Igor), Lamiak (Arene, Aintziñe, Elsa, Nerea, Maider, Zuberoa, Vicky, Maria, Ana, Edurne, Laura, Olaia ..), Mendi (Fredy, Javi), Inguma (kardi), Aker (David), Galtzagorri (Iñaki, Galder), Onestarri (Unai), Su (Alex), Ostadar (Aritz), Zankoak (Aritz, Asier, Aitor, Nene, Aginaga, Felix, Jose, Wiltros, ...) eta jende gehiago...Urte zoragarri haietan Lamiako Maskarada oso TALDE polita ohi zen eta denok parte hartzen genuen antolatzen ziren gauza guztietan.
Gaur garai horretan oroitzen gara nostalgia handiarekin eta horregatik gaurko argazkiak urte haietan ateratakoak dira.
Urtero bezalaxe maiatzako azken ostiralean gure auzoaren identitatea ospatuko dugu Lamiakon. Lamiako Maskarada ospatzen hasi zenetik, gure auzoa kriston aldatu egin da eta gogoratzeko erarik onena lehen urte haietako argazkiak ikustea da.
Lamiako, lantegien gerizpean sortutako auzoa da, padura baten erdian, non jende gehienak hirurogei-hihurogeitamargarren hamarkadetan lan egitera etorritakoak diren, auzo honen lantegietara. Garai hartan Lamiakon bizi ziren pertsonengan, auzoaren izenak kuriositatea eta honen sustraiak ezagutzeko gogoak sortu zituen.
Eta hori zela eta, Lamiako Maskarada sortu zen 1978. urtean. Maskarada, euskal mitologia eta auzoaren nortasuna berreskuratzeko jai herrikoi bezala sortzen da eta honen oinarriak herritarron parte hartzea, talde-lana, auzoaren batasuna eta nortasuna dira. Auzokideek gustora hartu zuten proiektu berria eta jende mordoxka, gazteak gehien batean, taldeka hasi ziren maskarak eta erraldoiak egiten, jantziak prestatzen, propaganda lantzen,...beharrezkoa zen guztia euren helburua lortzeko.
Askoz gehiago ikasi nahi baduzue, ikus ezazue hurrengo dokumentala: