Partekatu Leioa!

Partekatu Leioa facebook-orrian halaxe esaten dute:

"Tic tac tic tac, gero eta gutxiago geratzen da!! Bideoak bukatuta daude, eskerrik asko parte hartzen duzuen guztiei!!
Laster aurkezpenara gonidatuko zaituztegu, adi! Zabaldu, eta PARTEKATU #GoraLeioakoGazteak
"

Lamiako Maskarada taldeko partaide batzuk parte hartu genuen proiektu polit honetan.



Azaroak 27 16.30etan

Lamiako Maskaradan parte hartu duzun guztioi gurekin batera 40.urteurrena prestatzen hasteko gonbidatzen zaituztegu.

Etor zaitezte Lamiakora Azaroak 27an 16.30etan eta zertan ari garen azalduko dizuegu.

40. Urteurrena prestatzen...

Lehendabiziko Lamiako Maskarada 1979 urtean ospatu genuen, beraz gero eta gutxiago geratzen da 40. urteurrenaz gozatzeko.

Hori dela eta, bagaude lanean aintzinako partaideekin batera 2018an egingo ditugun ospakizunak mundialak izan daitezen!