PARTEKATU LEIOA proiektua 2016an jaio zen, Leioan, metodologia zehatzeko proiektua da, horizontaltasun, errespetu eta konfiantzatik abiatuta, parte-hartze komunitariorako prozesuen bitartez, gazteriarengana eta komunitatearengana hurbiltzeko modu batean oinarritua.
Proiektua gazteriaren alderdi positiboetan fokoa jartzeko pentsatua dago, euren komunitateari dagokionean eta alderantziz, batera eraikitzeko aukera bezala.
Bertoko gazteriak Leioa pentsatzeko, sentitzeko eta bizitzeko modua zehazten duten balore, sozializazio estilo, identitate eta emozioak antzematea eta komunitateko kide ezberdinen artean harremantzeko moduak identifikatzea du xede.
Aste honetan jaso ditugu Maiatzan grabatutako bideoak eta gure YouTube kanalean ikus ditzakezue:
Beste urteetan taldeko partaideok grabatzen dugu Maskarada osoa. Aurten, ordez, Naiararen lagun batek grabatu zuen, Laura del Campo Moreno hain zuzen, eta kriston pozik gaude berak egindako lanarekin, ezinhobea!